Gabon Jaia Berrizen!

Urtea agurtzeko, Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren laguntzarekin, abenduaren 23rako, ostirala, “Gabon Jaia Berrizen” ekitaldia ospatuko du.

Herria dinamizatzeko hainbat jarduera egongo dira. Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara haurrentzako tailerrak, hain zuzen, aurpegi-margoketa Olakueta plazan. Hori guztia, 20:30ak arte entzungo den musikarekin girotuko da.

Gainera, Gabonetako erosketak sustatzeko asmoz, azaroaren 21etik aurrera, astelehena, Berrizko Merkatari Elkarteko bazkideak diren establezimenduek, bezeroek egiten duten erosketa bakoitzeko txartel zenbakidun bat banatu eta abenduaren 23ra arte gorde beharko dute bezeroek, izan ere, egun horretan Gabonetako bost saski eta, 500€ eta 600€-tan baloratutako bi patinete elektriko zozketatuko dira.

Zozketa Olakueta plazan izango da, 19:00etan eta tonbola moduko baten bidez egingo da. Guztira, 14 zenbaki aterako dira eta horietatik, lehenengo zazpiak sarituak izango dira, eta gainontzekoak  erreserbakoak, lehen zazpi sarien irabazleak aurkitzea lortuko ez balitz erabiliko dira.