BME 20. urteurrena

Berrizko Merkatari Elkarteak herriko establezimenduetan erosketak sustatzeko eta dinamizatzeko, baita elkarteak azken 20 urteetan egindako lanagatik esker ona emateko, kanpaina berri bat jarri du martxan.

Oraingoan, txartelak zozketatzeko kanpaina jarriko da abian, sektore guztientzat (saltokiak, ostalaritza eta zerbitzuak), eta martxoaren 1etik apirilaren 1era bitarte iraunen du. Parte hartzeko, nahikoa da erosketa-tiketa harremanetarako datuekin betetzea, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere, eta kutxari eranstea (negozio bakoitzak kutxa bat izango du).

Opari txartel bakoitzaren zenbatekoa desberdina izango da establezimendu motaren arabera (negozio bakoitzaren ezaugarrietara egokitu daitezen). 

Zozketa apirilaren 3an eginen da, 15:30ean, anbulatorio zaharrean (Juan Vicente Zengotitabengoa kalea, 6).

Uste dugu egun garrantzitsua dela elkartearentzat eta bere lana aintzatesteko ekintza bat dela; beraz, espero dugu merezi duen garrantzia emango zaiola eta ez dela oharkabean pasatuko Berrizen.