Berrizko Merkatari Elkarteak Berrizko Udalarekin batera, Berrizko komertzioetan erosketak bultzatzeko kanpaina berri bat martxan jarriko du.
Berrizko komertzioen eskaintza ezagutaraztea eta establezimenduak dinamizatzea da ekintza honen helburu nagusia.
Kanpainak azaroaren 7tik 27ra iraungo du eta Berrizko argazki adierazgarriak dituzten hiru katiluren bilduma bat lortzean datza.
Berrizko Merkatari Elkarteak atxikitako saltokietan, 30 euro edo gehiagoko erosketak gailentzen dituztenei katiluak banatuko dizkie hauen existentziak amaitu arte (eredu bakoitzeko 100 katilu banatuko dira). Ezinbesteko baldintza da hiru establezimendu ezberdinetako erosketa tiketak aurkeztea zenbateko horretara heltzeko. Katiluak Kimu Loradendan eta Boutique Luisan banatuko dira, betiere adierazitako baldintzak betetzen badira. Bezeroei kanpainaren berri ematera animatzen zaituztegu eta baita kartela (banatzen zaizuenean) zuen establezimenduetan jartzera.
Jarraian katiluen banaketa egutegia azaltzen da:
EGUTEGIA | |
Azaroaren 7tik 13ra | 1. Katilua |
Azaroaren 14tik 20ra | 2. Katilua |
Azaroaren 21etik 27ra | 3. Katilua |
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Merkataritzako Bulego Teknikora 94 681 81 42 / 688 738 102 / 747 495 427 telefonora edo idatzi durangaldea2@dendakbai.eus helbidera.
Durango, 2022ko urriaren 18a