Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailaren laguntzarekin eta Berrizko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin, kanpaina berri bat jartzen du martxan “Udako zozketa” lelopean.
Kanpaina ekainaren 10ean, astelehena, hasiko da eta ekainaren 23an, igandea, amaituko da. Aldi horretan, atxikitako establezimenduetan erosten edo kontsumitzen duten pertsona guztiak deskontu-txartelen zozketan sartuko dira.
Parte hartzeko, nahikoa izango da bezeroek erosketa-tiketa harremanetarako datuekin betetzea, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere, eta kutxan eranstea (negozio bakoitzak hautestontzi bat izango du).
Establezimendu bakoitzak 10 €-ko 10 txartel izango ditu. Txartel horiek nahi adina saritan banatuko dira. Horrela, sariaren zenbatekoa negozio bakoitzaren ezaugarrietara egokituko da.
da.
Zozketa ekainaren 24an, astelehena, egingo da, 15:30ean, anbulatorio zaharrean (Juan Vicente Zengotitabengoa kalea, 6).