Gabonetako zozketa

Azken urteetan egin den bezala, azaroaren 20tik aurrera kanpainara atxikitako establezimenduetan egindako erosketekin, txartel zenbakitu bat banatuko da Gabonetako zozketan parte hartzeko.

Aurten, hauek dira sariak:

  • Gabonetako 4 saski
  • 14 hazbeteko Dell ordenagailu portatila
  • Bidaia bat (hegaldia + 2 gau Europan)

Irabazleak abenduaren 16an, 19: 00etan, Olakueta plazan ospatuko den Gabon Jaian iragarriko dira.

Iaz bezala, zozketa tonbola moduko baten bidez egingo da, eta 14 zenbaki aterako dira guztira. Hamalau zenbakietatik, lehenengo seiak sarituak izango dira, eta gainontzekoak erreserbakoak, lehenengo sei sarien irabazleak aurkitzea lortuko ez balitz erabiliko dira.

Zozketa hau, Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailaren laguntzarekin antolatutako Gabonetako kanpainaren parte da.

Saritutako zenbakiak