Bizi Berriz Jaia 2023

Aurreko urtean bezala, uda agurtzeko eta ikasturte berriari ongi etorria emateko, Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailaren laguntzarekin, irailaren 16rako, larunbata, “Bizi Berriz Jaia 2023” antolatu du.

Bigarren edizio honetan, jaia 18:00etan hasiko da izozkiak banatuz hurbiltzen diren pertsona guztiei, izakinak agortu arte. Ondoren, 19:00etan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen Katapuntxispun Festa emanaldia hasiko da.

Hori guztia, eguraldiak laguntzen badu, Olakueta plazan izango da. Aldiz, euria egingo balu, emanaldia frontoian izango da.

Ekitaldi honekin, iazko lelo berarekin, “Bizi Berriz Jaia 2023”, jarraipena eman nahi zaio 2022an hasi zen jaiari. Jaiaren helburua urteroko hitzordua izatea da, herriko establezimendu eta biztanleentzako ospakizun ezaguna izan dadin.