Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailaren laguntzarekin, gabonetako urteko hitzordua “Gabon Jaia” antolatu du, abenduaren 16rako, larunbata, Olakueta plazan.
Elkartea ikusarazteko eta herria dinamizatzeko asmoz, egun horretarako hurrengo ekintzak antolatu dira:
- 18: 30etan hasiko da jaia, giroa alaituko duen musikarekin, 20:30ak arte.
- 18:30etan txoripanak banatuko dira (amaitu arte).
- 19:00etan, gabonetako lau saski, 14 hazbeteko Dell ordenagailu portatil bat eta bidai baten (hegaldia + bi gau Europan) zozketa egingo da.
Azaroaren 20tik, astelehena, kanpainari atxikitako establezimenduetan egindako erosketekin, txartel zenbakitu bat banatzen zaie bezeroei zozketa horretan parte hartzeko.
Gainera, abenduaren 11tik aurrera, erosketekin, Berrizko Merkatari Elkartearen boligrafo bat ere oparituko da (amaitu arte).
Iaz bezala, zozketa tonbola moduko baten bidez egingo da, eta 14 zenbaki aterako dira guztira. Hamalau zenbakietatik, lehenengo seiak sarituak izango dira, eta gainontzekoak erreserbakoak, lehenengo sei sarien irabazleak aurkitzea lortuko ez balitz erabiliko dira.