BIZI BERRIZ JAIA 2024

Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, “Bizi Berriz Jaia”-ren hirugarren edizioa antolatu du irailaren 21erako, larunbata. Ekitaldi hau tradizio bihurtu da duela bi urte hasi zenetik, uda agurtzeko eta ikasturte berriari ongietorria emateko helburuarekin.

Hirugarren edizio honetan, iazkoaren antzeko programazioa izango dugu. Jaia 18:00etan hasiko da izozkien banaketarekin hurbiltzen diren pertsona guztientzat, izakinak agortu arte. Ondoren, 19:00etan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen “Txondatatxondai Dibertsio eta Jai” emanaldi dibertigarriaz gozatu ahal izango da.

Ekitaldia Olakueta plazan izango da, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Euria egiten badu, emanaldia frontoira eramango da.

“Bizi Berriz Jaia” lelo berarekin, 2022an hasitako jai honi jarraipena eman nahi zaio. Jaiaren helburua urteroko hitzordua izatea da, herriko establezimendu eta biztanleentzako ospakizun ezaguna izan dadin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Berrizko Merkatari Elkartearekin berrizkomerkatarielkartea@gmail.com helbidean.