Tokiko merkataritza Instagram bidez

Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailaren laguntzarekin, komunikazio kanpaina bat hasiko du azaroan, udalerriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen aberastasuna eta aniztasuna ikusarazteko. Instagram-eko kontuan (@berrizkomerkatarielkartea) argitaratutako argitalpenen bidez, herritarrek Berrizko establezimenduak eta eguneroko bizitza berezi egiten duten pertsonak gertutik ezagutu ahal izango dituzte.

Aurreko hilabeteetan, argazkilari profesional batek kanpainara atxikitutako establezimenduak bisitatu zituen argazki-saio txikiak egiteko.  Lortutako materiala hurbiltasuna, profesionaltasuna eta gizatasuna transmititzeko estetika homogeneo bati eusteko editatu da.

Astero, herriko bizitzaren parte diren istorio, aurpegi eta txoko berriak aurkeztuko dira. Horrela, elkartearen Instagram profila tokiko merkataritzaren erakusleiho digital bihurtuko da.

Elkartetik, Berrizko bizilagunak Instagrameko argitalpenak jarraitzera eta partekatzera animatzen dute, tokiko negozioen ikusgarritasuna handitzeko.