Berrizko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin, Berrizko Merkatari Elkarteak kanpaina berri bat jarriko du martxan “Sariak Udaberrian” lelopean.
Kanpaina otsailaren 24an, astelehena, hasiko da eta martxoaren 9an, igandea, amaituko da. Aldi horretan, atxikitako establezimenduetan erosten edo kontsumitzen duten pertsona guztiak erosketa-baleen zozketan sartuko dira.
Parte hartzeko, nahikoa izango da bezeroek erosketa-tiketa harremanetarako datuekin betetzea, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere, eta kutxan sartzea (negozio bakoitzak kutxa bat izango du).
Establezimendu bakoitzak 10 €-ko 10 erosketa-bale izango ditu. Erosketa-bale horiek nahi adina saritan banatuko dira. Horrela, sariaren zenbatekoa negozio bakoitzaren ezaugarrietara egokituko da.
Zozketa martxoaren 10ean, astelehena, egingo da, 15:30ean, anbulatorio zaharrean (Juan Vicente Zengotitabengoa kalea, 6).