Sariak udaberrian

Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailaren laguntzarekin eta Berrizko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin, “Sariak udaberrian” kanpaina jarri du berriz martxan.

Kanpaina martxoaren 2an, astelehena, hasi eta martxoaren 15ean, igandea, amaituko da. Aldi horretan, atxikitako establezimenduetan erosten edo kontsumitzen duten pertsona guztiak erosketa-txartelen zozketan sartuko dira.

Parte hartzeko, nahikoa izango da bezeroek erosketa-tiketa harremanetarako datuekin betetzea, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere, eta kutxan eranstea (negozio bakoitzak hautestontzi bat izango du).

Establezimendu bakoitzak 10 €-ko 10 txartel izango ditu eta horiek nahi adina saritan banatuko dira, sariaren zenbatekoa negozio bakoitzaren ezaugarrietara egokiturik.

Zozketa martxoaren 16an, astelehena, egingo da, 15:30ean, anbulatorio zaharrean (Juan Vicente Zengotitabengoa kalea, 6).