Azken urteetan egin den bezala, azaroaren 10etik aurrera eta abenduaren 12ra arte edo amaitu arte, kanpainara atxikitako establezimenduetan egindako erosketekin, txartel zenbakitu bat banatuko da Gabonetako zozketan parte hartzeko.
Kanpainaren oinarriak
Zozketari buruz:
- Atxikitako establezimenduetan azaroaren 10etik abenduaren 12ra bitartean egindako erosketa bakoitzarekin zozketan parte hartzeko txartel zenbakidun bat emango da.
- Establezimendu bakoitzak txartel zenbakidun kopuru bat izango du, eta erosketa bakoitzean emango ditu, amaitu arte.
- Zozketa abenduaren 13an (Gabon Jaia) egingo da, 19:00etan Olakueta plazan.
- Zozketako sariak:
- 4 saski Berrizko establezimenduetako produktuekin.
- 10 sari erosketa-txarteletan:
- (x1) 500 € erosketa-baleetan (50 erosketa-bale, bakoitza 10 eurokoa)
- (x1) 400 € erosketa-baleetan (40 erosketa-bale, bakoitza 10 eurokoa)
- (x1) 300 € erosketa-baleetan (30 erosketa-bale, bakoitza 10 eurokoa)
- (x2) 200 € erosketa-baleetan (20 erosketa-bale, bakoitza 10 eurokoa)
- (x5) 100 € erosketa-baleetan (10 erosketa-bale, bakoitza 10 eurokoa)
- Zozketa tonbola baten bidez egingo da, guztira 28 zenbaki aterata. Lehenengo 14ak sarituei dagozkie, eta hurrengo 14ak erreserba-zerrendara bideratuko dira, ateratzeko ordena errespetatuz.
Erosketa-baleen trukatzeari dagokionez:
- Erosketa-bale guztiak 2025eko abenduaren 31 baino lehen trukatu behar dira.
- Saskien barruan dauden erosketa-baleak:
- Saskien barruan dauden erosketa-baleak bertan adierazitako establezimenduetan erabiltzeko dira.
- Erosketa-balearen zenbatekora iristeko, erosketa-tiket bakarra edo erosketa-tiket bat baino gehiago izan daiteke.
- Erosketa-baleak zozketako sari gisa:
- Erosketa-bale horiek atxikitako edozein establezimendutan trukatu ahal izango dira.
- Erosketa-bale bat trukatzeko gutxieneko tiketa 10 €-koa izan beharko du; hau da, ez da dirurik itzuliko erosketa ez bada erosketa-balearen balioa baino 10 € handiagoa.
- Pertsona bakoitzak ezin izango ditu 10 erosketa-bale baino gehiago (100 €) erabili establezimendu berean.
Zenbaki sarituak
