Berrizko Merkatari Elkarteak, Berrizko Udalaren laguntzarekin, kanpaina berri bat jarri du martxan, herriko establezimenduetan erosketak sustatzeko eta dinamizatzeko helburuarekin.
Kanpainaren oinarriak
- Harraskatu eta irabazi txartel bat banatuko da kanpainari atxikitako establezimenduetan egindako erosketa bakoitzeko, 2022ko irailaren 12tik 2022ko urriaren 11ra arte edo txartelen izakinak amaitu arte.
- Erosketak ez du gutxieneko zenbatekorik izango.
- Txartelak 18 urtetik gorakoei bakarrik emango zaizkie.
- Saritutako txartela erosketa berean trukatuko da. Ezin izango da gorde hurrengo erosketetarako.
- Saritutako txartelak 20 €, 10 €eta 5 €-ko deskontuak izan daitezke.
- 100 €-ko deskontu-txartelen zozketan, saririk ez duten txartelak parte hartu ahal izango dute.
- Saririk ez duten txarteletan izena, abizena eta telefono-zenbaki bat adierazi beharko dira. Datu horiek irabazlearekin harremanetan jartzeko baino ez dira erabiliko.
- Zozketa 2022ko urriaren 17ko astean egingo da.
- Zozketan 3 txartel aterako dira, lehenengoa saritutako txartela izango da eta erreserbako beste bi. Lehenengo txartela irabazi duen pertsona aurkitzea lortuko ez balitz, erreserbako txartelei deituko zaie.
- Zozketaren irabazleak 18 urtetik gorakoa izan beharko du.