Nortzuk gara
Berrizko Merkatari Elkartea (BME) 2003an sortu genuen, udalerriko merkataritza-sektoreko pertsona batzuek genuen ezinegonaren aurrean.
Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta gure helburu nagusia Berrizko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea eta dinamizatzea da.
Horretarako, urtean zehar, jarduerak, zozketak, bonu kanpainak antolatzen ditugu, herriko ekintzetan parte hartzen dugu…
Batasunak indarra egiten duela uste dugu; horregatik, Berrizen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuetako establezimendu bat duen pertsona oro Berrizko Merkatari Elkarteko kide izatera animatzen dugu, elkarrekin gehiago eta hobeto egin dezakegulako.
Berrizko Merkatari Elkarteko kide izan nahi duzu?
Egin zaitez bazkide!
Aurreko urteetan bezala, BMEk eta Berrizko udalak harreman estu bat mantendu dute herriko komertzioa sustatzeko eta horretarako udalak 20.000 €ko diru sorta bat bideratu du BMEk 2023 urtean antolatutako ekintzak aurrera eramateko:
Web orriaren mantentze lana, 20. urteurrena, lore aldaketak, Bizi Berriz bono kanpaina, Bizi Berriz Jaia, katilu bildumagarriak, ortalaritza laguntza…
Gabonetan: gabonetako apaingarriak dendetan, alfonbra apaingarria, gabonetako zozketa eta gabon jaia.