Bizi Berriz 2026

Berrizko Merkatari Elkarteak, BMEk, “Bizi Berriz” edizio berri bat antolatu du, uda agurtzeko eta ikasturte berriari ongietorria emateko. Aurten ere, musikaz girotutako sari-erruleta bat egongo da.

Ekitaldiari buruzko informazioa:

  • Data: irailak 29, larunbata
  • Ordutegia: 17:30 – 20:00
  • Lekua: Olakueta plaza

SARIAK, izakinak amaitu arte:

  • 50 €-ko erosketa-baleak (10 €-ko 5 bale entregatuko dira): 8 tako guztira.
  • 10 €-ko erosketa-baleak: 50 guztira.
  • Ostalaritza-baleak: 2 guztira.
  • Zinemarako sarreren baleak: 10 guztira.
  • Aterkindun poltsak: 50 guztira.
  • Txanda galduta: parte-hartzea galtzen da.
  • Beste aukera bat: beste partaidetza baten balioa du.

Kanpainaren oinarriak:

  • 2026ko irailaren 1etik 19ra bitarteko erosketa tiketak.
  • Kanpainari atxikitako establezimenduetako 10 €-ko gutxieneko erosketa tiketekin.
  • Gutxienekora iristeko hainbat tiket pila daitezke.
  • Erruletan parte hartzeko erabiltzen den tiketari zigilua jartzen zaio. Beraz, parte hartu aurretik, tiketa zigilatuta dagoen egiaztatzen da.
  • Pertsona bakoitzak gehienez bi partaidetza izan ditzake, honako hauek aurkeztuz:
    • 10 euroko bi tiket.
    • 50 € edo gehiagoko tiket bat.
  • Pertsona batek bere txandan bi aldiz parte hartu badu eta baliozko tiket gehiago baditu, ilararen amaieran jarri ahal izango da berriro, partaidetza berriak egiteko.
  • Adingabeek ezin dute erruletan parte hartu; hala ere, adinez nagusi den pertsona batekin badatoz, erruletari bira eman ahal diote.
  • Agortutako sari bat tokatzen bada, berriro bota daiteke.
  • Eskuragarri dauden sari guztiak agortzen badira, jokoa amaitutzat ematen da.