Bizi Berriz 2025

Berrizko Merkatari Elkarteak, BMEk, “Bizi Berriz” edizio berri bat antolatu du. 2022an hasi zen Bizi Berriz Jaia, eta uda agurtzeko eta ikasturte berriari ongietorria emateko urteroko hitzordu bihurtu da. Aurten aldaketa txiki bat egin zaio izenari, Bizi Berriz, baina betiko esentzia berari eutsiz.

Ekitaldiari buruzko informazioa:

  • Data: irailak 20, larunbata
  • Ordutegia: 11:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:00etara
  • Lekua: Olakueta plaza

Ordutegi horretan, sari-erruleta bat egongo da, musikaz girotua.

Kanpainaren oinarriak:

SARIAK, izakinak amaitu arte:

  • 50 €-ko erosketa-baleak (10 €-ko 5 bale entregatuko dira): 4 tako txanda bakoitzean.
  • 10 €-ko erosketa-baleak: 25 txanda bakoitzean.
  • Ostalaritza-baleak: 1 txanda bakoitzean.
  • Zinemarako sarreren baleak: 5 txanda bakoitzean.
  • Telazko poltsak: 50 txanda bakoitzean.
  • Entzungailuak: 50 txanda bakoitzean.
  • Txanda galduta: parte-hartzea galtzen da.
  • Beste aukera bat: beste partaidetza baten balioa du.
  • x2 – Sari bikoitza: berriro botatzea, tokatzen bada, sariak biren balioa du.

Zelan parte hartu?

  • Gutxienez 10 €-ko erosketa tiketak aurkeztuz.
    • Gutxienekora iristeko hainbat tiket pila daitezke.
    • 50 € edo gorako gastuarekin, bigarren partaidetza lortzen da.

Kontuan izan beharrekoa:

  • Kanpainari atxikitako establezimenduen tiketak izan behar dira.
  • 2025eko irailaren 3tik 20ra bitarteko data izan behar dute.
  • Pertsona bakoitzak gehienez bi partaidetza izan ditzake txanda bakoitzeko, honako hauek aurkeztuz:
    • 10 euroko bi tiket.
    • Edo 50 € edo gehiagoko tiket bat.
  • 18 urtetik gorako pertsonek baino ezin dute parte hartu.
  • Agortutako sari bat tokatzen bada, berriro bota daiteke.
  • Txandan eskuragarri dauden sari guztiak agortzen badira, jokoa amaitutzat emango da hurrengo txanda hasi arte.
  • Txanda batean sariak soberan geratzen badira, hurrengo txandara gehituko dira.